CIDETEC Energy Storageren eraikin berriak Euskadi Europako erreferente gisa sendotzen du energia biltegiratzearen balio kate osoan
CIDETEC Energy Storage-k abangoardiako eraikin berria inauguratu du gaur Eskuzaitzetako MUBIL Elektromugikortasun Poloan. 7.000 m² baina gehiago dituen azpiegitura honek Europako polo nagusien artean kokatzen du Euskadi, baterien ikerketan, garapenean eta testaketan, balio kate osoa hartuz, materialetatik hasi eta azken saiakuntza eta balidaziora arte.
Eraikin berria Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eraiki da, eta industriaren benetako beharrei erantzuteko diseinatua dago. Bertan, materialetan ikertzeko laborategi aurreratuak, instalazio pilotuak eta baterien teknologia desberdinetarako eskalatze industrialerako gaitasunak daude, baita elkarri konektatutako ia 500 m2 dituzten hainbat gela lehor ere. Azpiegitura horiek industriarekin lan egiteko aukera ematen dute, batez ere automobilgintzako OEMekin eta biltegiratze sistemen fabrikatzaileekin, eta lehen faseetatik produktuaren azken baliozkotzeraino laguntzen diete.
Ekitaldian ordezkari instituzionalak, ekosistema teknologiko eta industrialeko ordezkariak eta inguruko eta estatu osoko enpresa liderretako zuzendariak bildu dira, baterien industriarako azpiegitura berri honen izaera estrategikoa eta traktorea islatuz. Oro har, proiektuak 25 milioi eurotik gorako inbertsio globala suposatu du, energia biltegiratzearen eta mugikortasun elektrikoaren aldeko epe luzeko apustu estrategikoa sendotuz.
Inaugurazio ekitaldian, CIDETECeko zuzendariak, Javier Rodriguezek, proiektuaren dimentsioa eta ibilbidea azpimarratu ditu:
“Eraikin berri haui ez zen posible izango erakunde publikoen laguntzarik gabe, eta baterien esparruan ia 30 urtez lan egin ondoren eraiki dugun proiektuaren tamaina adierazten du. CIDETECen garatzen ditugun teknologiak ez dira laborategian geratzen: gaur egun egunero ikusten ditugun autobusetan zirkulatzen ari dira, dagoeneko errealitate sendoa diren ibilgailu elektrikoak bultzatzen dituzte eta espazioan hegan ere egiten ari dira ”.
Industria-sarearekiko hurbiltasun hori CIDETECek spin-offak sortzeko apustu estrategikoan ere gauzatzen da, garapen teknologikoak aplikazio errealetara eramatera bideratuta. Azken bi urteetan, CIDEcell, baterien ekoizpenera bideratuta; LANZO Batteries, sektore espazialerako baterietan espezializatua; OBS, bateriaren funtsezko osagaietan zentratua, bereziki kudeaketa sistemetan (BMS); eta Kudebatt, bateriak birziklatzen dituena merkaturatu dira.
Ekitaldian, Miguel Rodrigo Gonzalo Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko (IDAE) zuzendari nagusiak ere parte hartu du, eta CIDETECek azken urteotan izan duen bilakaera eta proiekzioa nabarmendu ditu:
“CIDETECen azken urteetako ibilbidea adibide argia da ikerketa aplikatuak industrian benetako eragina izan dezakeela erakusteko. Ezagutzaren transferentziarekin eta teknologia merkatura eramatearekin duen konpromisoa funtsezkoa da Espainiako energia sektorearen autonomia teknologikoa, balio katea eta lehiakortasuna indartzeko ”.
Bestalde, Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak proiektuak herrialde mailan duen eragina nabarmendu du:
“Horrelako azpiegiturekin erakusten dugu Euskadi prest dagoela elektrifikazioaren eta trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko. Ezagutza aurreratua, gaitasun teknologikoak eta erreferentziazko energia enpresak ditugu, maila gorenean lehiatzeko. Beti ere lankidetza publiko-pribatutik ”.
Inaugurazioan, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak ere parte hartu du, eta mugikortasun jasangarriari eta energia biltegiratzeari lotutako gaitasun estrategikoak sortzeko lurraldeak duen zeregina balioan jarri du.
“Eraikin berri honen inaugurazioak indartu egiten du MUBIL Elektromugikortasun Poloa Europa mailan erreferentea den elektromugikortasuneko nodo estrategiko gisa sendotzeko Aldundiak egindako apustua, Gipuzkoarako aukerak, talentua eta proiektu estrategikoak sortzeko gai dena. Lankidetzan eta etorkizuneko begiradan oinarritutako apustu industrial bat da, eta horrekin jarduera berria eta lanpostu berriak sortu nahi ditugu ”.
Azpiegitura berri honekin, CIDETEC Energy Storagek Europako industriaren funtsezko bazkide teknologiko gisa duen zeregina indartzen du, baterien teknologia seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak garatzen lagunduz.

"*" indicates required fields
© 2025 CIDETEC | www.cidetec.es | Eskubide guztiak erreserbatuta
