Baterien garapenean eta energia biltegiratzeko soluzioetan dugun ezagutzak hainbat Spin-Off sortzera eraman gaitu, sektore oparo eta etorkizun handiko baten merkatu-eskaera zuzenei erantzuna emateko.
ETENGABEKO BERRIKUNTZA
Azken urteotan, hainbat Spin-Offen sorreran parte hartu dugu, ahalmen handiko puntako teknologietan oinarrituta. Gure planteamenduak jarduera ekonomikoa bultzatu eta gure ingurunean aberastasuna sortu nahi du, berrikuntza eta aurrerapen iraunkorra sustatuz.
CIDEcell-ek merkatuko behar zorrotzenetara egokitutako zelula eta elektrodo pertsonalizatuak ekoizten ditu, urtean 10 MWh ekoizteko gaitasunarekin, 1 eta 100 Ah arteko gaitasun zelularrekin eta 500 m2 elektrodo eguneko. Zerbitzu arina eta malgua eskaintzen du, materialen fabrikatzaileei, OEMei (Jatorrizko ekipoen fabrikatzaileak), teknologoei, baterien fabrikatzaileei eta nitxoen aplikazioei zuzendua.
gehiago ikusi
OBS MAIERek sortutako enpresa bat da, baterien osagaiak diseinatu eta fabrikatzeko, batez ere BMS (Battery Management Systems), mugikortasunaren sektorea elektrifikatzeko eta energia berriztagarrietan elektrizitatea biltegiratzeko. CIDETEC, MAIERen bazkide teknologikoa da duela 20 urte baino gehiagotik, OBS enpresaren akzioduna da eta bere bazkide teknologikoa ere bada.
gehiago ikusi
LANZO Batteries CIDETECek sortutako enpresa bat da, sektore aeroespazialerako bateriak fabrikatzeko. Prezioan, entrega-epean eta sailkapenean lehiakorrak diren bateriak garatu eta fabrikatzeko bokazioarekin sortu zen. LANZOren balio erantsia da automobilgintzaren sektoreko COTS (spin-in) teknologiak sistema espazialetan sartzea.
gehiago ikusi
KUDEBATT 2025ean Hondaner Taldearen eta CIDETECen arteko lankidetzatik sortutako enpresa berria da. Litio-ioien zeldak, moduluak eta battery-packak birziklatzeko eta bigarren bizitzan berrerabiltzeko kudeaketa integrala egiten du.
gehiago ikusi