29 | 01 | 2015

Journal of Micromechanics and Microengineering aldizkariak CIDETECek IMB-CNMrekin (CSIC) lankidetzan erregai mikropilei buruz egindako ikerketa lan bat nabarmendu du

Ikerketa lana energia mikro eta nano eskalan sortzeko eta bihurtzeko azterlan bilduma berezi baten parte izango da

“Journal of Micromechanics and Microengineering” aldizkariak “A micro alkaline direct ethanol fuel cell with platinum-free catalysts” izeneko artikulua aukeratu du “PowerMEMs Feature Collection” bilduman sartzeko. Bilduma honek 2013an eta 2014an energia sortzeko eta bihurtzeko mikro eta nanoteknologi arloan egindako ikerketa lanik onenak jasotzen ditu.

Bilduma hau aldizkariaren webgunean edota PowerMEMS Feature Collection estekan kontsulta daiteke. Ikerketa berriak argitaratzen diren heinean bilduma eguneratu egiten da.

Ikerketa lana hau CIDETECeko eta Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko (IMB-CNM) ikertzaileek gauzatu dute. Bertan bideratutako gaien artean, ingurune alkalinoan aritzeko platinorik gabeko elektrokatalizatzaileen garapena landu da. Bertan lortutako emaitzek, alde batetik etanol zuzeneko mikropila alkalinoa kontzeptuaren bideragarritasun teknikoa baieztatzen, eta  beste alde batetik, bere integrazioa mikrosistemetan energia elektriko iturri moduan egiaztatzen lagunduko dute ere.

Related news

NEWSLETTER

Subscribe to our newsletter and discover our latest news, technology advances and events of interest:

"*" indicates required fields

© 2025 CIDETEC | www.cidetec.es | All rights reserved

  • Logo Cidetec
  • Logo Energy Storage
  • Logo Surface Engeenering
  • Nenomedicine