Gure jendea

Hablamos tu idioma

CIDETECen ez da gure jendea baino gehiago balioesten dugunik. Hainbat diziplina lantzen dituen nazioarteko taldea, urteetako esperientzia duena hainbat industria-sektoretan, eta egiazko arazoei soluzioak bizkor emateko gaitua.

Gure bazkideekin harreman zuzena eta baliagarria bilatzen dugu, eta eskura ipintzen ditugu merkatuaren ezagutza zabala eta transferentzia teknologikoan dugun esperientzia, berrikuntza-prozesuak bizkortzeko.

140
ikertzaile eta
teknikariak

30%
doktoreak

40%
emakumeak

33urteak
bataz besteko adina

Gure taldeko kidea izan nahi?

Zu bezalako pertsonen bila ari gara: berritzaileak, jakin-mina ez ezik anbizioa eta nahia ere badituztenak erronka berriei aurre egiteko; bezeroekin konektatzeko eta taldean lan egiteko gai direnak; dakitenarekin laguntzeko eta, aldi berean, ikasten jarraitzeko gogoa duten pertsonak.

CIDETECen, punta-puntako profesional-talde batekin garatu ahalko duzu karrera, giro gaztean eta konprometituan, berrikuntzan buru-belarri barneraturik eta mundu jasangarriago bat lortuko duten soluzio praktikoak emateko irrikaz.

Inguru pribilegiatuan gaude, Donostia hiri adiskidetsu eta ederreko teknologia-parkean; Donostiatik bertatik ez ezik, Gipuzkoako gainerako tokietatik ere erraz iristeko moduko lekuan. Era berean, gustuko dugu baldintzarik onenak eskaintzen dituzten eta kontziliazioa errazten duten lan-inguruneak sortzea, eta, horrexegatik, telelanean jarduteko aukera eskaintzen dugu hainbat inguruabarretan. Horretaz gainera, ikertzaile desplazatuen harrera errazten dugu, eta haien ostatua kudeatzen dugu Donostiako Talent Housean.

CIDETECen lan egitearen abantailak

  • Lanaldi malgua urte osoan
  • Lanaldi jarraitua uztaila eta abuztuan
  • Lanaldi jarraitua ostiralero 7 ordukoak.
  • Soldata-osagarri aldakorra langile guztientzat
  • Ikasketetarako diru-laguntzak
  • Ingeleseko ikastaroak instalazioetan
  • Etenbako trebakuntza
  • Cidetec-eko agentzia ofizialarekiko deskontuak bidaia eta ostatu-erreserbetan.
  • Ordaindutako baimenak lanaldi erdietan hartzeko aukera
  • Soldatarik gabeko baimenak hartzeko aukera
  • Hiru asteko oporraldia abuztuan + beste opor-egun batzuk banaka adosteko erabilgarri

Zure zain gaude. Anima zaitez Cidetec-eko kide izatera!

Oraingo lan eskaintza zerrenda

Iruditzen bazaizu betetzen dituzula lanposturako eskakizunak, proiektu sendo eta asmo handiko baten parte izan nahi baduzu eta lidergo-espiritua badaukazu, animatu eta hartu parte hautaketa-prozesuetan:

Baterien Post-Mortem Lerrorako Ikertzailea

Eskaintzara joan

Li ion Baterien Lerrorako Ikertzailea

Eskaintzara joan

Biltegiratze Sistemen arloko HWen ikertzailea eta garatzailea

Eskaintzara joan

Baterien Software Soluzioetako Salmenta-Burua

Eskaintzara joan

Bateria Aurreratuen Prototipatzeko eta Testeaketarako Ikertzailea

Eskaintzara joan

Biltegiratze Sistemen Arloan Denbora Errealeko SW Ikertzaile/Garatzailea

Eskaintzara joan

Gelaxkak Mihiztatzeko Prozesuen Ingeniaria

Eskaintzara joan

Egoera Solidoko Baterien Ikertzailea

Eskaintzara joan

Europako Proiektuen Kudeaketarako Ikertzailea Elektromobilitaterako Baterietan

Eskaintzara joan

Ikertzailea Baterien Modelatu Multifisikoaren Lerrorako

Eskaintzara joan