Kimikako, elektrokimikako eta materialetako hainbat laborategi ditugu, beharrezko ekipamendu eta erreminta guztiekin. Hementxe ekiten diogu ikerketari. Laborategiotan, elektrodo optimizatuak garatzeko material egokienak hautatzen eta konbinatzen ditugu, errendimendu handiko bateria-prototipoak garatzeko oinarri gisa. Lehenbiziko hurbilketan, laborategiko hainbat lagin prestatzen ditugu. Hurrengo urratsa elektrodoen karakterizazio fisiko-kimiko osoa egitea da. Hasierako ebaluazio elektrokimikoa botoi-piletan edo beste formatu egoki batzuetan egiten da.
Bi lehorgune ditugu, elkarren artean lotuta dauden bi gela indibidualez osatuak:
X izpien difraktometriari (XRD) esker, fase kristalinoak identifikatzen dira, eta material aktiboen mikroegitura eta haiekin fabrikatutako elektrodoak aztertzen.
Baterian karga-egoera desberdina duten elektrodoen karakterizazioari esker, baterietan ziklatzearekin gertatzen diren erreakzio-mekanismoak uler daitezke.
Fabrikatutako materialak eta elektrodoak ekorketazko mikroskopio elektronikoaren (SEM) bidez aztertzen dira. Teknika horri esker, materialen eta elektrodoen partikulen morfologia, homogeneotasuna eta tamaina zehaztu daitezke. Ezaugarri horiek definitzen dute elektrodoen kalitatea, bai eta bateriako prestazio elektrokimikoetan duten eragina ere.
Funtsezkoa da solido-likido formulazioen ezaugarri erreologikoak behar bezala doitzea, elektrodoak estaldura-tekniken bidez fabrikatzeko.
Erreometroan neurtzen da soluzioen biskositatea, zizaila hainbat abiaduratan dela. Analisi horri esker, zehatz-mehatz kontrolatu eta optimizatu daiteke elektrodoen fabrikazio-prozesua.
Korronte-kolektorean estalitako elektrodoen indar itsaskorra zuritze-saiakuntzak egiteko makina bat erabiliz neurtzen da. Bata bestearekin itsasgarriz loturiko bi substraturen arteko zuritze-testa egiten da, 90º-ra. Itsasgarriak bi substratuen arteko geruza fin baten forma hartzen du, baita zinta-zati baten behealdean dagoen itsasgarriak ere, zeina altzairuzko plaka baten kontra jarrita agertzen baita.
Zuritze-testaren helburua da materialaren itsaste-indarra zehaztea, edo egiaztatzea bi materialen arteko itsaste-lotura behar bezain sendoa den ala ez. Elektrodoak korronte-kolektoreetara itsasteko indar minimo bat behar du, elektrodoen prozesatzeen arabera.