Zergatik Cidetec?

CIDETEC Energy Storage

Ikerketan eta garapenean diharduen erakundea gara, eta baterietarako teknologia aurreratuetan gaude espezializatuta. 25 urte daramatzagu etorkizuneko bateriak diseinatzen, garatzen eta probatzen.

Gure jarduerak balio-kate osoa hartzen du barne, bateriaren kimikatik hasi eta azken aplikazioraino. Gure bezeroen beharretara egokitutako zelulak, moduluak eta bateria-paketeak diseinatzen eta garatzen ditugu, gure jardueraren ardatza teknologia industriara transferitzea bait da.

Zuzenean lan egiten dugu nazioko eta nazioarteko enpresa nagusiekin, ibilgailu arinak eta astunak, industria aeroespaziala, bateria fabrikatzaileak, energia konpainiak eta azpiegitura-operadoreak barne.

Europan gaitasun paregabeak ditugu bateriak probatu eta ezaugarritzeko, haien iraupena modelatu eta aurreikusteko erabilera-profil zehatzekin, baita sistema desberdinak behar bezala dimentsionatzeko, materialen baliozkotze, planta pilotu fabrikatzeko, baterien ingeniaritza eta probak egiteko zerbitzu teknologikoak eskainiz.

ERREFERENTEAK GARA
ETORKIZUNERAKO FUNTSEZKOA
DEN TEKNOLOGIA BATEAN

CIDETEC Energy Storagen, ahalegin handia egiten dugu balio erantsi handiko jakintza sortzeko eta industriara transferitzeko. Gure tokiko ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzen dugu, energiarekin lotutako teknologia eraginkorrak garatuz eta energia berriztagarrietan eta jasangarritasunean arreta jarriz.

Gure estrategiaren barruan sartzen da sektorean lider diren industria- eta teknologia-bazkideekin lankidetzan aritzea, ahalik eta handiena izan dadin gure ikerketen inpaktua.

140
baterien alorreko ikertzaileak, oro har.
100
kimikariak eta elektrokimikariak gure Energia Materialen Unitatean.
40
ingeniariak gure Energia Biltegiratzeko Sistemen Unitatean.
GURE TALDEA EZAGUTU

Erreferenteak energia biltegiratzen

CIDETEC Energy Storagek Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan du egoitza, Donostian, eta hantxe daude langile, laborategi eta ekipamendu esklusibo gehien-gehienak.
Egoitza horretaz gainera, bigarren instalazioak ere baditu Tolosako MUBIL Elektromugikortasun Zentroan, eta hantxe handitu genuen bateriak probatzeko gure laborategia.

Gure instalazioak bisitatu

Konplexu teknologiko handi bateko partaideak gara, energi biltegia, gainazaleko ingeniaritza eta nanomedikuntzazko nazioarteko hiru institutu aintzindariez osatua

Cidetec-eko Zifra Orokarrak

260 Bezeroak 2022eko I+G jardueretan
260 Pertsona plantillan
8 Spin-off-ak
82 Proiektu H2020 eta HEU programen barruan
32 Patente aktiboen familiak
20 Tesiak martxan

EBko bateria-komunitateko kide aktibo bat

NETWORKINGa

Europako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu –estrategikoak zein networkingarekin loturikoak–, eta, industria- eta ikerketa-erakundeek ez ezik, instituzioek ere parte hartzen dute haietan. Horri esker, ideiak trukatzen ditugu, azken joeren berri izaten dugu eta, batez ere, hausnarketa estrategikoa egiten dugu preskribatzaile nagusiekin elkarlanean. Elkarrekin lan egiten dugu Europar Batasunak finantzatutako proiektuetan, askotan koordinatzaile gisa, eta lehen mailako bazkide teknologiko eta industrialekin partekatzen dugu baterien teknologietan dugun esperientzia.