Bezeroak aurrez definituriko zehaztapenetatik abiatuta, gure ingeniariek aplikazio espezifikoetarako moduluak eta battery packak diseinatzen dituzte, diseinu informatikoko hainbat tresnaren laguntzarekin.
Ondoren, bateriak mihiztatzeko tailerrean, tamaina osoko bateria-moduluen prototipoak mihiztatzen ditugu, egiazko eragiketa-baldintzetan baliozkotzeko.
Espazio honetan, goi-tentsioko bateria-sistemak baliozkotzen dira, egiazko funtzionamendu-baldintzetan. Beharrezko segurtasun-baliabide guztiekin horniturik daude, eta planta-balantzerako elementu osagarri egokiak dituzte (hozte-sistema, kontrol elektronikoko unitateak, eta abar). Halaber, ahalmen handiko garabi bat dago, tamaina handiko bateriak maneiatzeko.