scroll egin webgunea ezagutzeko

CIDETEC Energy Storage

Ikerketan eta garapenean diharduen erakundea gara, eta baterietarako teknologia aurreratuetan gaude espezializatuta. 25 urte daramatzagu etorkizuneko bateriak diseinatzen, garatzen eta probatzen.

Gure jarduerak balio-kate osoa hartzen du barne, bateriaren kimikatik hasi eta azken aplikazioraino. Gure bezeroen beharretara egokitutako zelulak, moduluak eta bateria-paketeak diseinatzen eta garatzen ditugu, gure jardueraren ardatza teknologia industriara transferitzea bait da.

Zuzenean lan egiten dugu nazioko eta nazioarteko enpresa nagusiekin, ibilgailu arinak eta astunak, industria aeroespaziala, bateria fabrikatzaileak, energia konpainiak eta azpiegitura-operadoreak barne.

Europan gaitasun paregabeak ditugu bateriak probatu eta ezaugarritzeko, haien iraupena modelatu eta aurreikusteko erabilera-profil zehatzekin, baita sistema desberdinak behar bezala dimentsionatzeko, materialen baliozkotze, planta pilotu fabrikatzeko, baterien ingeniaritza eta probak egiteko zerbitzu teknologikoak eskainiz.

Erreferenteak energia biltegiratzen

CIDETEC Energy Storagek Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan du egoitza, Donostian, eta hantxe daude langile, laborategi eta ekipamendu esklusibo gehien-gehienak.
Egoitza horretaz gainera, bigarren instalazioak ere baditu Tolosako MUBIL Elektromugikortasun Zentroan, eta hantxe handitu genuen bateriak probatzeko gure laborategia.

Gure instalazioak bisitatu

Gure eskaintza

I+G

Zerbitzuak

Merkatuak

Elektrifikazioak inpaktu handiena izango duen sektoreetan kontzentratzen dira CIDETEC Energy Storageren jarduerak.
Elektro-higikortasuna

Elektromugikortasuna –automobilgintzarako eta beste hainbat garraiobidetarako, hala nola aireontziak, trenbideak eta itsasontziak–, eta karga-puntuetarako azpiegitura.

Energia sektorea

Energiaren sektorea, oro har, arreta berezia ipiniz energia berriztagarrietan eta sare elektriko adimendunetan.

Materialen sektorea

Materialen sektorea, baterietarako osagaien eta materialen fabrikatzaileak barne.

Bateria-fabrikatzaileak

Lankidetza estuan jardun dezakegu baterien fabrikazioan diharduten profesionalen espektro osoarekin.

Berriak

{{item.fecha2}}

Aipagarrienak

¿Galderarik?